Aholkuak - Iparralde DBHI - Ikasnova
Aholkuak - Iparralde DBHI
Aholkuak
2020/04/16
Aholku orokorrak
Egoera berezi honek sortutako online bidezko prestakuntza beharrari egokitzeko ikasleek izan ditzaketen zailtasunak ulertuz, hemen aurkezten dizkizuegunak egun berezi hauetan ikasleen eguna antolatzeko eta eskolak jarraitzeko gomendioak dira.
- Ikasle bakoitzak lan egiteko ordutegia zehaztu beharko luke, atsedena barne.
- Egunero ikasleek beren gelako ordutegiaren arabera egun horretan dituzten arloak landu behar dituzte.
- Egin beharreko lanak zeintzuk diren jakiteko, “Asteko Lan Plangintza” izeneko dokumentuak sortu dira, dokumentu bat taldeko. Dokumentu hauek astelehenero webgunean publikatuko dira. Taula hau astero berrituko da. Bertan agertuko dira lanak zeintzuk diren, materiala non dagoen, noizko entregatu beharko duten eta entregatzeko modua.
- Irakasleek ikasleek lan egiteko beharrezko material guztia eskuragai dutela bermatuko dute.
- Lan hauek ez dute inondik inora sei ordu baino gehiagoko jarduna eskatuko beraz, ikasleek ez lukete denbora hau baino gehiago eman beharko ikastetxeko lanak egiten dispositibo elektroniko baten aurrean.
- Bidalitako lanen inguruan zalantzak izanez gero irakasleari Classroomeko iruzkinen bitartez galdetu ahal izango dizkio. Irakasleen erantzuna jasotzeko egun lektibo bateko epea emango da.
- Horregatik garrantzitsua da egunero posta elektronikoa (gmail) eta Classroom kontsultatzea.
- Kasuren batean ikasleek etxetik lan egiteko arazo edo zailtasun teknikoren bat (dispositibo eza, Interneteko konexiarkin arazoak…) izango balu ikastetxearekin kontaktuan jarri bestelako soluzioak bilatzeko.
- Eskola egunak direnez egun arruntetan bezala lo orduak errespetatzea gomendagarria da.
Bestelako oharrak:
- Zalantzak izanez gero tutoreei zuzendu ahal zarete, emailez ala Classroomeko iruzkinekin.
- Tutore bilera presentzialak bertan behera geldituko dira. Beharrezkoa denean tutoreek zuekin ordutegi bat hitzartuko du bilera telefonoz edo Meet bidez egiteko.
Orietatzailearen aholkuak