Aberatsen turismoa

2023/12/13

Galduriko itsaspekoaren hondakinak aurkitu dituzte

Goiko lerroburua irakurtzen genuen hedabideetan 2023ko ekainean, institutuko klaseak bukatu genituen garai berdinean. Hiruzpalau egunetan itsaspekoaren desagerpena albistegi guztietan behin eta berriz aipatu izan zen, bost pertsona bertan zihoazen eta.

‘Titan’ itsaspekoa. Artxiboko argazkia: EFE / Ocean Gate

Zer gertatu zitzaion itsaspekoari? Nola liteke metalez egindako objetu batek itsasoan gora eta behera ibiltzeko gaitasuna izatea? Zein propietate izanen dituzte metalek produktu asko (eta kasu honetan itsaspekoak) material horietaz eginak egoteko?  Urperako makinek forma geometriko konkretu batzuk izan behar dituzte edota edozein forma eduki dezakete?

Galdera hauek planteatuz honako erronka bota genien DBH 2. mailako ikaleei ZITEM ikasgaian:

OceanGate Expeditions enpresako ingenieriak bagina bezala urpekariaren simulazio txiki bat prestatu behar duzu. Horretarako metalezko itsaspeko bat diseinatu eta sortu beharko duzu eta txosten batean honakoa txertatu:

  1. Urpeko ontziaren propietateen azalpena (azalera eta bolumena kalkulatuz).
  2. Itsaspekoa zergatik ibili daitekeen gora eta behear argudiatu.
  3. Diseinatu duzun itsaspekoaren planoak (krokisa eta 3 bista nagusiak, akotatuta).

Ebaluazioa bukatuta, harro esan dezakegu ikasleek haien zeregina bikain bete zutela. Hemen dituzue egindako lanaren erakusgarri diren argazkiak. Gehiago ikusteko, sakatu beheko irudian:

Unitate Didaktiko honetan gainera, 1. eta 10. Garapen Jasangarrirako Helburuak landu ditugu, munduan pertsona ezberdinek izan ditzaketen bidaiatzeko arrazoiez hausnartuz. Izan ere, garai berdinean, albistegiek 5 turista hauen inguruan hitz egiten zuten bitartean eta hedabideetan “eliteko turismoa”ren inguruan irakurtzen genuen bitartean mediterraneo itsasoan patera batean zihoazten 500 eta 700 pertsona inguru desagertu ziren.