4.DBHko ikasleek egindako gaztelaniako proiektuak - Iparralde DBHI - Ikasnova
4.DBHko ikasleek egindako gaztelaniako proiektuak - Iparralde DBHI
4.DBHko ikasleek egindako gaztelaniako proiektuak
2021/06/28
Aurtengo 2020/2021 kurtsoan 4.mailako ikasleek hirugarren ebaluazioan oso proiektu politak prestatu dituzte.
Proiektu hau gauzatzeko ikasleek eleberri bat irakurri zuten. Lau eleberri eman zitzaizkien aukeran eta laburpenak irakurri ondoren bakoitzak bana hautatu zuen. Ebaluazioan zehar eleberriak sakonki aztertu zituzten: nolako narraitzailea(k) ageri da/dira, zer nolako pertsonaiak, bakarrizketak, testuinguruan kokatzea, espazio eta denbora erreal eta/edo fantastikoa… Laburpena egin zuten, pertsonaia bati egingo lioketen fizkiozko elkarrizketa bat prestatu zuten, idazlearen inguruko informazioa bilatu, hipotesiak egin, iritzi ezberdinak bildu, etab.