Energiaz beteriko konpost-ontzia - Iparralde DBHI - Ikasnova
Energiaz beteriko konpost-ontzia - Iparralde DBHI
Energiaz beteriko konpost-ontzia
2024/12/01
Urriaren 19an, 3Eko ikasleek Energiaz beteriko konpost-ontzia jarduera egin zuten. Jarduera berezko gelan eta institutuko baratzean gauzatu zen. Mankomunitateko hezitzailearen azalpenak eta jolas-dinamika bat eginda, ikasleek gai organikoak eta landare-hondakinak konpost bihurtzearen ingurumen-onurak ikasi zituzten. Ondoren, ikastetxeko konpost-ontziak behatzeko bisita egin zuten. Horrekin batera, konpost ona egiteko aholkuak eman zizkieten, sor litezkeen zailtasunen, prozesua laguntzen duten izaki bizidunen eta baratzean konpostak izan ditzakeen erabileren gainean.
Argazki gehiago ikusteko klikatu hurrengo estekan: argazki albuma