Sarean euskaraz Baluarten

2024/10/18

Joan den astelehenean, urriaren 14ean, Iparralde DBHIko DBH 4. mailako ikasleak Baluarten pasa zuten goiza Sarean Euskaraz,  Euskarazko Kultura Digitalaren Jardunaldietan, parte hartuz Nafarroako beste hainbat ikaslerekin batera.

Bertan sareen funtzionamenduari buruzko hitzaldiak jaso zituzten non nortasun digitala, menpekotasun digitala, pribatasuna eta segurtasuna jorratu izan ziren. Bestalde teknologia anitzak uztartu zituzten 3D inpresioa, arduino, bideo-mapping eta abarreko tailerretan eta euskarazko jokoetan ere aritu ziren.

​​​​​​​
 

Aurten berritasun bi izan ziren: Ibil bedi taldearen kontzertua izan zuten eta break out jokoa.

Hemen dituzue eguneko argazki gehiago.