"Legorain"-eko zubi erresistentea

2025/02/11

Aurten, iaz bezala, DBH 1. mailako ikasleek zubiak diseinatu eta eraiki dituzte uholdeen erruz hautsitako Legorain herri irudikariaren zubia ordezkatzeko. Papera eta kartoia erabili zezaketen soilik, bainan egiturei buruz jasotako ezagutza berriak aplikatuz izugarri erresistenteak diren zubiak lortu dituzte. 

Aurten irabazlea 1Dko Nazum taldea izan zen. Aritz Goikoetxea, Unax Osta, Mara Soto, Natalia Lusarreta eta Zuriñe Belokik osatzen zuten taldea. Zubiak 400g pisatzen  zuen eta 33,2Kg-ko zamari eutsi zion, hau da, bere pisua baino 83 aldiz gehiago. Bigarren postuan 1Ako Izenigabekoak eta 1Eko Juanen kirolak taldeak berdindu ziren. Azkenik hirugarren postuan 1Dko Mc Donadl’s taldeko zubiak ere 30Kg baino gehiagori eutsi zion eta 3. postuan gelditu ziren.

Hementxe dituzue sarien banaketaren argazkiak:

 

30 zubi aurkeztu ziren eta DENEK GAINDITU ZUTEN ERRONKA: haien pisua baino 20 aldiz handiagoa zen zamari eustea. ZORIONAK GUZTIEI!

 

Argazki gehiago ikusteko hemen klikatu hemen