Eskola garraioa


Gure institutuak Hezkuntza Departamentuak antolatutako garraio zerbitzua dauka Oltza eta Itzako zendeetatik eta Etxauribar eta Ollarango herrietatik datozen ikasleendako. Autobus lineak Julio Caro Baroja eta Biurdana institutuekin partekatzen dugu.

Hauek dira indarrean dauden lineak, haien ibilbideak eta geltokien gutxi gora beherako ordutegiak. Gomendatzen da geltokira zehaztutako ordua baino 5-10 minutu lehenago iristea.


Nafarroako Aldizkari Ofizialeko 35/2022 Foru Agindua, maiatzak 11koa. Foru Agindu honek Nafarroako Foru Komunitatean eskola-garraioaren zerbitzuaren antolaketa eta haren funtzionamendua, eta eskola-jantokirako banakako laguntzak arautzen ditu.

Esteka honetan ikus dezakezue: https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2022/110/1