Zubien maketen lehiaketa

2023/02/02

Egun hauetan ZITEM arloko “Ibaiak gainezka egiten du” unitate didaktikoari amaiera eman diote DBH 1. mailako ikasleek . Abendutik hona aldaketa klimatikoari buruz gehiago ezagutu dute eta Arga ibaiaren uholdeekin zerikusia ote duten ikertu dute ere.

Horretaz gain erronka handia proposatu zitzaien ere; uholdeei aurre egingo liokeen zubirik erresistenteenaren maketa egitea, horretarako paperaz eta egurraz baliatu ahal zirelarik soilik. Zubiak ez zuen 500g baino gehiago pisatu behar eta bere pisua baino 20 aldiz gehiagoko zamari eutsi beharko zuen bakoitzak.

Denbora luzez egon dira proiektu hau diseinatzen, planifikatzen eta eraikitzen. Azkenean, joan den asteko ostiralean zubiek erresistentzia neurtzeko pisu-probak egin genituen gimnasioan. Harridura handiz ikusi genuen ia ia zubi guztiek hasieran zehaztutako baldintza betetzen zuela. Hortaz zoriontzekoa da ikasl guztiek egindako lana!

Gainera bi kasutan probak egiteko eraman ziren burdin hautsezko 60Kg-ak ez zien nahikoak izan zubiak apurtzeko. Hortaz, zorionak 1.CD geletako “los gasta typex” taldeko Alannah, Antia, Oihan, Felix ikasleei eta 1.AB geletako “krokodikoak” taldeko Jon, Irati, Luna, Iruña!

Egun horretako argazki gehiago ikusi nahi badituzue hemen klikatu.