Zibermanagersak Iparralden - Iparralde DBHI - Ikasnova
Zibermanagersak Iparralden - Iparralde DBHI
Zibermanagersak Iparralden
2020/02/04
Egun hauetan zehar zibermanagers proiektua aurrera eraman izan dugu ikastetxean. Zerbitzu-ikaskuntza proiektu honi esker DBH 3. mailako ikasle batzuk zibermanagersak bilakatu dira. Ikasle hauek informazioaren eta komunikazio teknologien erabilpen seguru eta arduratsuan, ziberbizikidetzan eta hiritartasun digitalean formatu dira Pantallas Amigaseko hezitzailekin. Jasotako ezagutza hauek DBH 1. mailako ikasleei itzuli dizkiete, baita gurerat etorri ziren gurasoei ere bai.
Zibermanagersak formatzaile papera hartzeaz gain gai hauen inguruan sortu ahal diren arazo edo gatazketan ikaskideei laguntza emateko prest azaldu dira. Proiektu honi esker zibermanagersak aldaketaren eragile izatea espero da arazoen biktimen kopurua murrizteko asmoz.
Parte hartu duten ikasle, irakasle eta gurasoen balorazioa oso positiboa izan da. Asko ikasi dugu denok. Honekin batera egindako tailerren argazkiak dituzue.
Zibermanagers proiektuaren inguruan informazio gehiago jakin nahi izanez gero, beraien webgurera jo dezakezue.