Zaporeak elkarteko kideen bisita - Iparralde DBHI - Ikasnova
Zaporeak elkarteko kideen bisita - Iparralde DBHI
Zaporeak elkarteko kideen bisita
2022/10/20

Zaporeak Europara iristen diren errefuxiatuei janari duina eskaintzen dien irabazi asmo gabeko elkartea da.
Egun, Grezian Lesboseko errefuxiatuen esparruetan gatibu dauden iheslariei janaria prestatzen dihardute harrapatuta dauden pertsona zaurgarrienen bizi baldintzak hobetzeko helburuarekin.
Urriaren 10ean Helena etorri zen ikastetxera DBHko lehenengo mailako ikasleei bere esperientzia kontatzera SOLIMU ikasgaian errefuxiatuei buruzko proiektu bat lantzen ari baitira.
