Zaporeak elkartea laguntzeko janari-bilketa

2023/01/02

1.hiruhilekoan zehar, SOLIMUn errefuxiatuen inguruko proiektua gauzatu dugu. Azaroa aldean Zaporeak Gobernuz Kanpoko Erakundeko kide bat ikastetxera etorri zen Lesbosen (Grezian) egiten duten lana azaltzeko. Pertsona migranteen bideoak sortu ondoren, eta proiektua ixteko 1. mailako ikasleek Zaporeak laguntzeko janari-bilketa antolatu dugu. Bilketa abenduaren 12tik 16ra bitartean burutu dugu eta atsedenaldietan ikasleek txandak egin ditugu janaria jasotzeko.

Guztion laguntzari esker, 20 bat kutxa janariz bete ditugu eta Lesboseko sukaldera bidaliko ditugu. Argazkietan kutxak jasotzera etorri ziren Zaporeak elkarteko bi kide agertzen dira, baita 1.mailako E eta Fko Amaiur, Izaro, Naiara, Iraia, Olatz, Araitz eta Aiur.
Mila esker Iparralder@ guztioi emandako laguntzatik!