Ur biziak. Euroeskualdeko proiektua.

2023/12/07

UR BIZIAK proiektuaren topaketaren berri ematen dizuegu. Proiektuak eskualde ezberdinetako ikasleen arteko loturak sendotzea dauka helburu, mugazgaindiko mugikortasuna sustatuz. Oraingoan, Azaroak 30-ean, 3F eta 4G ikasgeletako ikasleak Senperen egon gara, bertako (Saint Christophe eskola) eta Mutrikuko (Kardala lanbide heziketako eskola) ikasleekin batera. Senpereko ikasleek bideratuta, akuakulturan amuarrainen errutea aurrera nola eramaten den ikasi dugu eta, ondoren, teknikak gure eskuekin aplikatu ditugu. Oso esperientzia aberasgarria izan da, ea laister beste bat egiteko aukera dugun.