Talde malguko txangoa Buztintxurira - Iparralde DBHI - Ikasnova
Talde malguko txangoa Buztintxurira - Iparralde DBHI
Talde malguko txangoa Buztintxurira
2023/06/12
Ekainak 7an talde malguko ikasleak Buztintxuri auzoan egon ginen. Bertan kolektibo ezberdinek egiten dituzten jarduerak ezagutzeko parada izan genuen. Jai batzordeako kideek auzoko armarriarekin lotutako gimkana bat prestatu ziguten eta bukaeraraino iristea lortu genuen! Hau erraldoien plazan izan zen. Ondoren Buztingune ezagutu genuen, auzoko kolektiboek erabiltzen duten lokala. Bertan erraldoi, kiliki eta zezentxoak probatzeko aukera izan genuen eta haiekin jolasean aritu ginen. Azkenik Buztintxureando Txuri elkarteko Jessi eta Nerea ezagutu genituen eta haiekin hitz egiteko aukera izan genuen; auzoan egiten dituzten jarduerak azaldu zizkiguten eta bertan parte hartzera gonbidatu gintuzten. Goiz polita pasa genuen eta gainera pegatak eta egutegiak oparitu zizkiguten! eta gure gela apaintzeko auzoko zapi bat!