Sormen Digitala: 3. DBHrako diziplinarteko proiektua - Iparralde DBHI - Ikasnova
Sormen Digitala: 3. DBHrako diziplinarteko proiektua - Iparralde DBHI
Sormen Digitala: 3. DBHrako diziplinarteko proiektua
2020/10/28
DBH 3. mailako ikasle guztiek Sormen Digitala izeneko diziplinarteko proiektuan parte hartuko dute 2020/21 ikasturtean.
Proiektua Euskara, Plastika, Musika eta Gorputz Hezkuntza irakasgaietan garatuko dute eta lau arlotan banatutako honako gaiak landuko ditu:
- Musika: Interpretazioa eta sormena, entzuten ikastea, musika eta adierazpen kultural ezberdinak.
- Testugintza: gidoigintza, kazetaritza, komikigintza, publizitatea
- Antzerkia/dantza: esketxak, bideo laburrak, sekuentzia dramatizatuak.
- Ikus-entzunezkoak: bideoen ekoizpena, grabazio baten etapak, edizioa, produkzioa.
Hezkuntza Departamentuko Euskara Ataletak sortutako proiektua da eta lau sortzaileren ekarpenekin aberastu da (Oskar Alegria zinemagilea, Ines Osinaga musikaria, Leire Urbeltz artista plastikoa, eta Oier Zuñiga antzerkigilea). Laurek bisita egingo dute ikastetxeetara ikasturtean zehar, gazteekin elkartu eta gelan sortzen ari diren dinamika eta lanen inguruan proposamenak egiteko.
Proiektuaren buruan, ikasturtearen amaieran aldizkari digital bat egingo dugu urtean zehar landutako materialarekin: elkarrizketak, gidoiak, esketxak, etab. argitaratuz. Aldizkari digitala sortzeko ZUT aldizkari digitalaren laguntza izanen dugu.
Espero dugu proiektua ikasle guztien gustukoa izatea eta berari esker barruan duten artista topatu eta azalerazteko aukera izatea eta bide batez, ikasgai horiek guztiek dituzten helburuak modu erakargarriago batean eskuratzea.
Hemen dituzue medio ezberdinetan proiektuaren inguruan argitaratutako albisteak:
- Naiz.eus: https://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20200903/nafarroako-d-ereduko-zazpi-ikastetxek-sormen-digitala-irakasgai-berria-eskainiko-dute
- Euskalerriairratia.eus: https://euskalerriairratia.eus/nafarroa/1602005000031-sormen-digitala-irakasgai-berria-martxan-dago-d-ereduko-zazpi-institututan
- Noticias de Navarra: https://www.noticiasdenavarra.com/actualidad/sociedad/2020/09/03/creatividad-digital—sormen/1075234.html
- Erran.eus: https://erran.eus/baztan/1602049286613-nafarroako-ikasleek-aldizkari-multimedia-sortuko-dute-sormen-digitala-irakasgai-berrian
- Hezkuntza Departamentua: https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/-/siete-centros-educativos-del-modelo-d-de-navarra-impartiran-la-nueva-asignatura-creatividad-digital-
Haien sorkuntza lanak ikusi eta entzuteko irrikitan gaude!