Sartu eta sorturen bisitak

2023/01/02

Azaroaren lehenengo astean hainbat artisten bisitak jaso genituen Iparraldeko 1.mailako ikasleek. Bisita hauek Iruñeko Udalak antolatzen duen Sartu eta Sortu programaren parte dira eta helburua ikasle euskaldunek bertako sortzaileak ezagutzeko aukera izatea da. 

Hori dela eta, azaroaren 3an Iruñe Astiz Youtuberra, eta aldi berean Iparralde ikastetxeko euskara irakaslea dena, sare sozialen inguruan aritu zen DBH1A, 1C, 1D eta 1E taldeekin.

Hurrengo egunean, 1F-ko ikasleek Eneko Garcia edota Albina Stardust drag artista burlatarraren bisita jaso zuten. Eta bukatzeko, 1B taldeko ikasleak Claudia Rodriguez abeslariarekin egoteko aukera izan zuten. Skabidean edota Goxua’n Salsa taldeetako kidea da eta harekin bere ibilbide musikala ezagutzeko parada izan zuten. Aipatzekoa da bisitari guztiekin batera Kike Diez de Ulzurrun kazetaria etorri zela eta berak sortzaileei hainbat galdera egin zizkiela eta solasaldi politak sortu zirela.