Sarean euskaraz tailerrak - Iparralde DBHI - Ikasnova
Sarean euskaraz tailerrak - Iparralde DBHI
Sarean euskaraz tailerrak
2022/10/20
Urriaren 13an DBH 4. mailako ikasleekin Baluarte Jauregian ospatutako Sarean Euskaraz euskarazko kultura digitalaren VI. jardunaldian parte hartu genuen Iruñerriko beste D ereduko ikastetxe batzuekin batera.
Jardunaldi hauen helburua gazteek IKTetan eta kultura digitalean euskarazko aukerak ezagutzea da. Jardunaldia 3 aretotan banatua egon zen eta horietako bakoitzean gure ikasleek jarduera ezberdinak egin zituzten.
ERA aretoa: eguna areto honetan hasi zuten gure ikasleek. Bertan 2 hitzaldi entzun zituzten:
· Pribatutasuna Sarean
· Harremanak 3.0: like bat eman
JOLAS aretoa:
· Egunean Behin jokoaren zuzeneko partida kolektiboa.
IKAS aretoa: eguna bukatzeko, gure ikasleek 75 minutuko 8 lantegi hauetako bat egiteko aukera izan zuten. Ikasle bakoitzak lantegi bat egin ahal izan zuen. Hauek izan ziren eskaini ziren 8 lantegiak:
· Musika sortu, nahastu eta zabaltzeko aplikazioak
· Argazkilaritza mugikorrean
· AppInventor
· Bideo mappinga; errealitatea areagotzen proiekzioak objektuen geometrietara doituz
· Arduino / robotika
· 3D inprimagailuak
· Gamer gela
· Errealitate Birtuala