Manyaren sekretua ihes gela

2022/02/12

Marie Curieren bizitza ardatz harturik, DBH 4. mailako zientzietako ikasleek taldeka escape room bat egin dute ikastetxean otsailaren 3an eta 4an. Jokoak planteatutako erronkei aurre egin ahal izateko, ikasleek klasean landutako edukiak modu praktikoan aplikatu behar izan dituzte: pH eskala eta bere neurketak egitea, erreakzio exotermiko eta endotermikoak antzematea, kalkulu estekiometrikoak burutzea… Modu honetan, Marie Curieren bizitza ezagutzen zuten bitartean, kimika era ezberdin eta entretenigarri batean landu dute.