Ikasbidaia 2023

2023/04/19

Apirilaren 1etik maiatzaren 5era, DBH 4.mailako ikasleak Calellan egon dira ikasbidaian. Batzuk rafting egiten bustitzen ziren bitartean, besteak paintballean aritu ziren jo ta su. Bainu ederrak eta barreak botaz, naturaz disfrutatzeko aukera paregabea, benetan!

Bartzelonan, Rambletan, Güell parkean, Cosmocaixan, Camp Nou zelaian, paseoan, argazki ederrak egiten eta disfrutatzen ibili gara; Calellako hondartzan boleibola txapelketa jokatu ondoren bainatu eta atseden hartu dute batzuek; hotelean gelaz gela harreman berriak egiten aritu dira beste batzuk;  Portaventuran bertigoa eta urdailean tximeletak sentitzeko aukera izan dugu; gauean diskotekan gorputzari astinaldi ederra eman diote gaztetxoek… eta autobusean pasatutako orduak ere aprobetxatu ditugu lagunekin hizketan aritzeko, gustuko musika entzuteko, harri-orri-ar jokoan aritzeko, lokuluxkak botatzeko, elkarri adarra jotzeko…

DENAK ELKARREKIN ETA ELKAR ERRESPETATUZ ETA ELKARRI LAGUNDUZ BIDAIAZ GOZATU EGIN DUGU!

Ikasbidaian ateratako argazki guztiak ikusteko klikatu hurrengo esteka: IKASBIDAIKO ARGAZKIEN ALBUMA