EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

2018/11/28

Pasa den egunean, azaroaren 25ean EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA ospatu zen mundu guztian.

Iparralde DBHIko ikasle eta irakasleok ere gure ekitalditxoa prestatu genuen aurreko ostiralean emakumeek egunero jasaten dituzten indarkeria mota guztiak salatzeko.
Behean duzue ikasleek prestatutako eta irakurritako testua.  Eta hemen klikatuz egun horretako argazkiak ikus daitezke.

“Kamiseta motzak eta eskoteak baino lehen bortxatzaileak existitzen ziren.
Neska izateagatik ez dugu beldurra izan behar kaletik bakarrik joatean.
Daramagun arropa ez gaitu definitzen.
Arropa gehiago edo gutxiago eramateak ez du esan nahi gehiago edo gutxiago balio dugunik.
Festetara joaten naizenean disfrutatu nahi dut, ez kezkatuta egon.
Neska izateagatik ez naiz ahulagoa.
Berdinak gara.
Erabili gehiago garuna eta ez zakila.
Estereotipoak ez dira existitzen inor ez da 10 ekoa
Piroporik goxoena isilik geratzea da.
Emakumea izateagatik ez naiz zure neskamea izan behar.
Ez dut nahi nire gorputzaren argazkiak zure lagunen taldean ikono bezala jartzea.
Ez dut nahi nire gorputzaren argazkiak watsappeko kadena bihurtzea.
Gizarte matxistan bizi gara.
Badirudi gauzak aldatu direla baina berdin jarraitzen dute.
Gaurko musikak ez du laguntzen:“Le meto el dedo y dice por favor” “la meto, la tuerzo y la saco, ay may, voy tu’ cola cao”.
Adi entzuten duzuten musikarekin: Ozuna, Bad Bunny, Maluma, Niky Jam, C Tangana, Jason Derulo, Kidd Keo.”