Aurrematrikula epea apirilaren 7tik 13ra - Iparralde DBHI - Ikasnova
Aurrematrikula epea apirilaren 7tik 13ra - Iparralde DBHI
Aurrematrikula epea apirilaren 7tik 13ra
2020/05/25
Dagoeneko Hezkuntza Departamentuak argitaratu du DBHko aurrematrikula garaia ekainaren 7tik 13ra izanen dela.
Prozesu hau ikastetxez aldatu edota esleipenez dagokiena ez den ikastetxe bat aukeratu nahi duten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleen familiei zuzenduta dago.
Aurrematrikula prozesua telematikoki eginen da Educa bidez eta salbuespenez modu presentzialean egin ahalko da aldez aurretik ikastetxean zita eskatuta (848431729).
Hurrengo loturan daukazue Hezkuntza Departamentuko informazio guztia eta aurkeztu beharreko inprimakia deskargatzeko aukera:
Aurten ate irekien jardunaldira etortzea ezinezkoa izan dutenentzat hona hemen jardunaldi horretan erabili genuen eta gure ikastetxearen nondik norakoan adierazten dituen aurkezpen txiki bat:
Aurrematrikula prozesu honen ondoren, ekaina bukaeran matrikula garaia izanen da. Honi buruzko informazio gehiago aurrerago luzatuko dizuegu.