“Una vida, un tesoro” proiektuak saria jaso du

2023/12/07

Iparralde institutuko Gaztelania eta Literatura irakasgaiko Una vida, un tesoro proiektua saritua izan da, Nafarroako Geriatria eta Gerontologia Elkartearen eskutik. Proiektu honetan DBH1eko ikasleak El Vergeleko egoiliarrekin harremanetan jartzen dira,bisitatzen eta elkarrizketatzen dituzte eta, ondoren, haien biografia idazten dute eta oparitzen diete. Proiektu honetan gure ikasleek entzumena lantzen dute, idazmena, ahozkotasuna… eta adineko pertsonengana erespetuz eta jakinminez hurbiltzen dira. Esperientzia aberasgarria, zalantzarik gabe. Zorionak eta eskerrik asko gure ikasleei, Vergeleko egoiliar eta langileei, eta Gaztelania eta Literaturako mintegiko lankideei!